2013/04/26

Xenpelar Dokumentazio Zentroa: bertsolaritzaren sare dokumentala

Bertsolaritza berezko kultur sorkuntza du euskal kulturak eta bertsoaz gozatzeko hainbat hedapen tresna erabiltzen dira. Eguneroko gozamenaz gain, bertsolaritza bera ere bada informazio iturri garrantzitsua, bai bere barneko tekniken inguruko ikerketetarako baita gizarte mailako dinamika eta edukien inguruko lanetarako. 

1991ean sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ), bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Bertsozale Elkartearen sailetako eta herrialdeetako egitasmoei esker eta elkartearen inguruko bertsozaleen bidez osatzen da urtez urte Xenpelar Dokumentazio Zentroak bildu eta eskaintzen duen ondarea.

Bertsolaritzaren Datu-Basearen (BDB) bidez eskaintzen da interneten Xenpelar Dokumentazio Zentroan bildutako informazioa eta bertako eduki digitalak, eta horrez gain, bertsolaritzaren inguruko beste hainbat webgune eta egitasmo digitalen dokumentazio zerbitzua ere eskaintzen du. 

Informazio gehiago:
- Xenpelar Dokumentazio Zentroaren webgunea: Bertsolaritzaren Datu-Basea: http://bdb.bertsozale.com
- Bertsozale Elkarteko webgunea: http://www.bertsozale.com 

Centro de Documentación Xenpelar


El bersolarismo es una creación cultural propia de la cultura vasca, y se utilizan diversos medios de difusión para su disfrute. Pero el bersolarismo no es solo disfrute, es también una importante fuente de información, tanto para la investigación de sus técnicas internas, como para el estudio de las dinámicas y contenidos sociales. 

El Centro de Documentación Xenpelar fue creado en 1991 por la Asociación de Amigos del Bersolarismo, con el objetivo de promover la investigación en todos los niveles, mediante la recopilación, organización y difusión del patrimonio del bersolarismo. Ese patrimonio se recopila y se ofrece en el Centro de Documentación Xenpelar gracias a los proyectos llevados acabo por los departamentos de la Asociación y a los amigos del bersolarismo de su entorno.

A la información recogida en el Centro de Documentación Xenpelar se puede acceder mediante la Base de Datos del Bersolarismo (BDB). En esa base de datos, además, se pueden consultar diversas páginas web y documentación sobre varios proyectos digitales. 

Más información:
- Sitio web del Centro de Documentación Xenpelar: Base de Datos del Bersolarismo: http://bdb.bertsozale.com 
- Sitio web de la Asociación de Amigos del Bersolarismo: http://www.bertsozale.com

Nere Erkiaga Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea da. Bertsolaritzaren sare dokumentalari buruz berba egin du Erkiagak. Bertsolaritzaren bilakaeraz, egungo egoeraz, eta sarean duen presentziaz hitz egiten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario